Arrakasta itzela haur tailerretan / Gran éxito en los talleres infantiles en euskera


Aurtengo dugu Irantzu Mankomunitateko II. tailerren zikloa azaroan, eta arrakasta itzela izan da.  Azaroaren 4an “Arabiar idazkera eta Henna tatuaiak” izan genuen Abartzuzako ludotekan Dindaiarekin (29 haurrek izena eman zuten) eta azaroaren 11n “Magia tailerra” Hodei Magoarekin Jaitzen (21 haurrek izena eman zuten). Eta, azkenik, azaroaren 25ean “Koloretako ponpak eta zirrindolak” sormen tailerra izanen dugu Dindaiarekin, Muezko udaletxean (momentuz 20 haurrek eman dute izena). Esan beharra dago kasu guztietan tailerren gehienezko haur kopurura iritsi dela eta laguntzaile berriak hartu behar izan direla; eta, hala ere, berriro gehienezko haur kopurura iritsi garela aurreneko bi tailerretan.

Este es el II ciclo de talleres en euskera que organiza la Mancomunidad de Iranzu en noviembre, y ha resultado un gran éxito. El 4 de noviembre disfrutamos del taller de “Escritura árabe y tatuajes Henna" en la ludoteca de Abárzuza con Dindaia (se inscribieron 29 niñ@s) y el 11 de noviembre “Magia tailerra” con Hodei Magoa en Salinas de Oro (se inscribieron 21 niñ@s). Y, para finalizar, el próximo 25 de noviembre el taller de creatividad “Koloretako ponpak eta zirrindolak” con Dindaia en el Ayuntamiento de Muez (de momento hay inscrit@s 20 niñ@s). Añadir que en todos los casos se ha alcanzado el máximo de participant@s y ha habido que contratar ayudant@s, alcanzándose nuevamente el límite de participant@s en el caso de los dos primeros talleres.

"Arraroa" obraren aurkezpena / Acto presentación album ganador


2017ko Etxepare sariaren irabazlea "Arraroa" album ilustratua izan zen: Ainara Azpiazu eta Paula Estévezena (lehiaketan 26 lan aurkeztu ziren); eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Arraroa lana, etxebizitza bakar baten baitan ematen den istorioa da. Marrazkiek, etxebizitza honetako bizilagunak azaltzen dizkigute, leihoak abiapuntutzat hartuz eta hauen kanpoaldean eta barnealdean gertatzen direnak azalduz. Epaimahaikideek, honakoak azpimarratu zituzten:
Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz. 
Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna indarra eta askatasuna erakusten dute. Kolore biziek, berriz, areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza.
Arraroa lan ausarta eta grafikoki interesgarria da. Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio: testua irudiaren bidez osatzen da, eta baita alderantziz ere. Tonua album guztian mantentzea lortzen du, liburu orekatua lortuz.
Album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten.
Etxepare Sariaren antolatzaileak Nafarroako 21 toki entitate dira, haien artean Irantzu Mankomunitatea bera.

La obra ganadora del premio Etxepare 2017 resultó el album ilustrado "Arraroa": de Ainara Azpiazu y Paula Estévez (se presentaron 26 obras a concurso); y, ahora, la editorial Pamiela la acaba de publicar. La obra Arraroa, es una istoria que se desenvuelve en un único hogar. Las ilustraciones nos presentan a los habitantes de la vivienda, tomando como punto de partida las ventas y el exterior de las mismas, y así contándonos lo que ocurre en su interior.

Las organizadoras del certamen Etxepare Saria son 21 entidades locales de Navarra, entre ellas la Mancomunidad de Iranzu.












Haur tailer-zikloa azaroan / Ciclo talleres infantiles en euskera

Hona hemen azaroko haur tailer zikloa. Aurtengoan Abartzuza (Arabiar idazkera eta Henna tatuaiak, Dindaia fundazioarekin), Jaitz (Magia tailerra Hodei magoarekin) eta Gesalazko Muetz (Koloretako ponpak eta zirrindola tailerra Dindaiarekin) bisitatuko ditugu. Leku mugatuak, eman izena lehenbailehen! Informazio gehiago eta izen emateak Irantzu Mankomunitateko euskara zerbitzuan.

Ya está aquí el ciclo de talleres infantiles en euskera. Este año visitaremos Abárzuza (Escritura árabe y tatuajes henna con Dindaia), Salinas de Oro (Taller de Magia con Hodei magoa) y Muez en Guesálaz  (Pompas de colores y arandelas con Dindaia). Plazas limitadas, inscríbete cuanto antes! Más información e inscripciones en el servicio de euskera de la Mancomunidad Iranzu.


Ze Berri? 127 "El euskera sale del armario en Estella-Lizarra"




Ze Berri? aldizkariaren 127. alea kalean da jada eta Irantzu Mankomunitatean zehar banatzen hasiko da berehala. Hamasei orrialde artikuluz eta erreportajez beterik.
 
El número 127 de la revista Ze Berri? ya está en la calle y próximamente se repartirá a lo largo de la Mancomunidad de Iranzu. Dieciséis páginas repletas de artículos y reportajes.

Aldizkaria pdf formatuan / La revista en formato pdf