"Arraroa" obraren aurkezpena / Acto presentación album ganador


2017ko Etxepare sariaren irabazlea "Arraroa" album ilustratua izan zen: Ainara Azpiazu eta Paula Estévezena (lehiaketan 26 lan aurkeztu ziren); eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Arraroa lana, etxebizitza bakar baten baitan ematen den istorioa da. Marrazkiek, etxebizitza honetako bizilagunak azaltzen dizkigute, leihoak abiapuntutzat hartuz eta hauen kanpoaldean eta barnealdean gertatzen direnak azalduz. Epaimahaikideek, honakoak azpimarratu zituzten:
Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, bineta gisa, topikoei ihesi, eta benetako errealitatea agerian utziz. 
Egileek modu bikainean elkartu dituzte hitza eta irudia. Testuaren bidez egoerak aurkeztu ahala, irudien bidez egoera horiek bizia hartzen dute, umorea lagun eta detaileei arreta jarrita. Hizkuntza biek originaltasuna indarra eta askatasuna erakusten dute. Kolore biziek, berriz, areagotu baino ez dute egiten lanari darion bizipoza.
Arraroa lan ausarta eta grafikoki interesgarria da. Album ilustratuaren definizioari trebeki heltzen dio: testua irudiaren bidez osatzen da, eta baita alderantziz ere. Tonua album guztian mantentzea lortzen du, liburu orekatua lortuz.
Album ilustratu honek estereotipoak alboratzeko proposamen umoretsua eskaintzen digu eta, aldi berean, irakurleoi gogoeta egiteko aukera helarazten.
Etxepare Sariaren antolatzaileak Nafarroako 21 toki entitate dira, haien artean Irantzu Mankomunitatea bera.

La obra ganadora del premio Etxepare 2017 resultó el album ilustrado "Arraroa": de Ainara Azpiazu y Paula Estévez (se presentaron 26 obras a concurso); y, ahora, la editorial Pamiela la acaba de publicar. La obra Arraroa, es una istoria que se desenvuelve en un único hogar. Las ilustraciones nos presentan a los habitantes de la vivienda, tomando como punto de partida las ventas y el exterior de las mismas, y así contándonos lo que ocurre en su interior.

Las organizadoras del certamen Etxepare Saria son 21 entidades locales de Navarra, entre ellas la Mancomunidad de Iranzu.












No hay comentarios:

Publicar un comentario